NUP-eko bertso eskolaren eskutik 2022-03-17

Bertx[h]ori sariketa Iruñean, bertso eskaintza unibertsitate giroari

Bertx[h]ori sariketa Iruñean, bertso eskaintza unibertsitate giroari
Idoia Granizo: “Ikusi genuen Iruñeko ikasle giro euskaldun eta bertsozalean bazegoela demanda saioak antolatzeko eta esparru horretan saioak egon zitezen".

Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortu berri den bertso eskolak ikasle giroari erantzungo dion bertso eskaintza antolatu du: Bertx[h]ori sariketa. “Ikusi genuen Iruñeko ikasle giro euskaldun eta bertsozalean bazegoela demanda saioak antolatzeko eta esparru horretan saioak egon zitezen. Hori eskaini nahi izan dugu”, azaldu du Idoia Granizo egitasmoko kideak. “Aurten taldetxo bat sortu da NUPen bertsotan aritzeko. Haietako asko hasi berriak dira, aurten hasi dira eta horiei ere eskaini zitzaien eroso egoteko moduko esparru bat”.



Hiru kanporaketa eta finala
Erosotasun horri bide emateko, txapelketa bikoteka da. Hiru kanporaketa eta finala egingo dituzte, eta Jarauta kaleko tabernetan izango dira saioak. Dagoeneko saio bat jokatu da Matalazen eta oso harrera ona izan du ekitaldiak, aretoa guztiz betez. Gaur izango da bigarrena, Aitzinan tabernan, arratsaldeko 19:00etan:

Julen Bernaldo de Quiros-Ane Beloki
Idoia Granizo-Usua Martinez
Bittori Elizalde-Aner Peritz

Gai jartzen, Sarai Robles ariko da.

Datorren ostegunean, berriz, hirugarren eta azken kanporaketa jokatuko da, Monton tabernan:

Joanes Illarregi-Imanol Ziluaga
Ekhiñe Zapain-Libe Renteria
Peio Ardaiz-Haizea Arana

Gai-jartzen, Unai Irigarai.

Finala martxoaren 31ean izango da baina non izango den 'top secret' dela adierazi dute antolakuntzatik.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza