Ekainaren 30 arte 2022-03-17
Martxan da Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketa. Aurreko urteetako bideari eutsiz, hirugarrenez antolatu dute lehiaketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean, bertso idatzien sorkuntza sustatzeko asmoz. 4.000 euro banatuko dira saritan eta ekainaren 30 arteko epea dago lanak aurkezteko.
Sariak hiru mailatan
Nafarroan jaiotako edo Nafarroan bizilekua duten egileek parte hartu dezakete, hiru kategoriatan: txikiena, 2009an edo ondoren jaiotakoentzat; gazteena, 2005 eta 2008 urteen artean jaiotakoentzat (biak barne), eta helduena, 2004an edo lehenago jaiotakoentzat.
Kategoria bakoitzak sari ezberdinak izango ditu eta diru sariez gain, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak helduen kategorian lehen saria eskuratzen duen obran oinarrituta ikuskizun edo emanaldi bat ekoizteko eskubidea gordeko dute, interesekoa suertatzen bada.
Honako sari hauek ezarri dira:
A kategoria
1. Saria: 150 euroko kultura-bonoa
2. Saria: 100 euroko kultura-bonoa
3. Saria: 50 euroko kultura-bonoa
B kategoria
1. Saria: 350 euro
2. Saria: 200 euro
3. Saria: 150 euro
C kategoria
1. Saria: 1.500 euro
2. Saria: 1.000 euro
3. Saria: 500 euro
Amaia Telletxeak, Joseba Beltzak eta Saioa Alkaizak osatuko dute epaimahaia, Nafarroako Bertsozale Elkarteak hala proposatuta.
Iruñeko Udalaren Kultur Sailaren webgunearen bitartez aurkeztuko dira lanak, ekainaren 30era bitarte. Ondorengo loturan kontsultatu daitezke lehiaketaren oinarri guztiak.
Iazko edizioan, Loitzate Goñi, Ekhi Rojo, Nora Mendia, Beñat Astiz, Saioa Alkaiza eta Eneko Fernandez izan ziren sarituak. Saioa Alkaizak irabazi zuen sari nagusia, Habitat lanarekin.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24