Bertsolaritza irratietan 2022-03-21

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Hona hemen astero bezela Euskal Herriko lau txokoetan egin izan diren bertsolaritzari buruzko irratsaioen berri. Bildumatxo hau zuen esku eta saioen entzutea... zuen esku.


Bapateko Unibertsoa Arraio irratian
Frontona “antzerkiko” Unai Ormaetxea gonbidatu zuten haien ekitaldiaren berri eman zezan.
Bestalde, Erniarraitzen kantatu berri duen Aimar Sorazuk bere sentsazioen berri eman zien eta bere bertsoak entzuteko parada izan zen emankizunean.

Bapateko unibertsoa 22-03-14

 

(H)ari naizela Ataria irratian
13/13 sumarioko auziperatuen aldeko bertso-saioa izan zen iazko abenduaren 26an, Asteasun. 200 ikusletik gora izan ziren, eta gogoratzeko moduko zenbait bertsoaldi ere kantatu zituzten protagonistek.
Oihana Iguaran, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Maialen Lujanbio izan ziren bertsolariak eta Amaia Agirre, berriz, gai-jartzailea.

Hari naizela 2022-03-16



Potto programa Bilbo Hiria irratian
2022. urtean bueltan dugu Uribe Kostako bertsolari txapelketa eta martxoaren 11n izan zen eskualdeko bertsolarien kantuez gozatzeko aukera, Gorlizen. New Taberna, Xurrut eta Portalean. Hiru taberna, hiru geldialdi; hamabi bertsolari kantuan. Garaile izan ziren Unai Mendiburu, Imanol Uria eta Paule Ixiar Loizaga.  Apirilaren 2an dago hurrengo hitzordua, finalerdi eta finalean, Algortan.

Potto 2022-03-17


Bertsoinka Xorroxin irratian
Joan den martxoaren 6an, Getxon egin zen Ez da kasualitatea saio musikatuko bertsoak aste honetako Bertsoinka saioan. Uxue Alberdi, Miren Artetxe, Oihana Bartra eta Jone Uria Albizuri aritu ziren kantuan.

Bertsoinka 2022-03-17

 


Hitza Jolas programa Euskadi irratian
Artea egiten dutenak artistak badira eta hitzekin jolas egitea artea egitea bada... artistez betetako saioa dugu honakoa. Emakumeak izango dira ardatz, Getxoko eta Donostiako plaza banatan hala egokituta. Bederatzikoa berriz, Ipar Euskal Herritik jaso dute.

 
 

Bakarrik joatean, beti azkarrago
Baina taldean beti goaz urrunago !

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu