Herrialdeetako txapelketak 2022-03-21

Arabako Bertsolari Txapelketa apirilaren 1ean hasiko da

Arabako Bertsozale Elkarteak, Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktoria aurkeztu da martxoaren 19an 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu du.

Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu zuten larunbatean, bertsolaritzak Araban egin duen 40 urteko ibilbidea gogoan. Aiaraldea Ekintza Faktorian egin zuten agerraldia. 1982an Arabako aurreneko bertso eskolak sortu ziren eta urteurren hori gogora ekarri zuen Arabako Bertsozale Elkarteak aurkezpen ekitaldian, egindako bideari aitortza eginez.

Ekainaren 11an finala
Txapelketako lehenengo final zortzirena apirilaren 1ean jokatuko da, Amurrioko Kultur Etxean. Eta ekainaren 11an bukatuko da, Gasteizko Europa Biltzar Etxean. Bost final zortziren, hiru final laurden, 2 finalerdi eta finala izango ditu. Final zortzirenak: Amurrio, Biasteri, Trebiñu, Legutio eta Langraizen. Final laurdenak: Dulantzi, Zigoitia eta Aramaion. Finalerdiak: Araia eta Izarran eta finala, lehen aldiz, Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Maria Maeztu auditorioan.

Parte hartzeari dagokionez, 30 bertsolarik parte hartuko dute, 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean kantatu eta izena eman duten 5 finalistek gehi izena eman duten 25 bertsolari gehiagok. 18  arituko dira final zortzirenetan, final laurdenetan, 12 bertsolari finalerditan eta 6 bertsolari finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez du kantatuko fase bakoitzean. Finalerdiak eta finala aretoetan, 5 saio eta finala. Aroa Arrizubieta finalistak ez du parte hartuko, kanpoan delako.

Txapelketan 9 aurkezle izango dira 10 saio eta finala aurkeztuko dutenak eta 11 gai-jartzaile taldean gaiak sortuko dituztenak.



Duela 40 urteko testigantza
Txapelketaren aurkezpenean hiru lagunek hartu zuten parte. Lehenengoa, Egoitz Iradier Elkarteko sustapen arduradunak eman ditu txapelketari buruzko xehetasunak. Ondoren, Serapio Lopez Ortuetak hartu du hitza, orain 40 urte Arabako bertsogintzako ibilbideari ekin ziona, lehenik ikasle eta ondoren irakasle ere bai. Eta azkenik, Unai Mendibil Aiaraldeko bertso eskolako ikasle hasi eta egun irakasle dabilena. Aurtengoan, 40 urteko ibilbidea eta gero, Faktorian Bertso Eskola talde berria sortu da eta berak gidatzen du.

Txapelketan Arabako 9 aurkezle izango dira 10 saioa eta finala aurkeztuko dutenak eta 11 gai-jartzaile taldean gaiak sortuko dituztenak.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu