Oñatin, Larrain Gain Elkartean 2022-03-21

Jon Mendiluze Gipuzkoako Eskolarteko finalera

Jon Mendiluze Gipuzkoako Eskolarteko finalera

Martxan da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa eta Oñatin eman zuen lehen urratsa joan den ostiralean. Larrain Gain Elkartean jardun ziren kantuan Aratz Arzelus, Lide Arregi, Jakes Etxeberria, Uxue Ostolaza eta Jon Mendiluze. Gai-jartzaile lana, berriz, Saroi Jauregik egin zuen eta epaile lanetan Maite Sukia, Eneritz Azkue eta Mikel Lersundi aritu ziren.


Giro gozoan osatu zuten saioa, berriz ere bertso afari formatura itzultzeko aukera baliatuz eta saio ederra josi zuten gazteek. Lehen kanporaketa honetan, Jon Mendiluze gailendu zen eta finalean abesteko aukera izango du, gainerakoek, aldiz,  puntuaketen zain egon beharko dute.

Apirilaren 1ean, Azpeitian
Hurrengo kanporaketa apirilaren 1ean izango da Azpeitiko Zelai Luze Elkartean eta bertan Ane Zubia, Beñat Mateos, Naia Arrizabalaga, Xabier Albizu, Aratz Lasa eta Harri Agirresarobe jardungo dira Uxune Areizagaren gidaritzapean. Sarrerak eskuratu nahi dituenak ondorengo loturan izango du horretarako aukera, 12 euroren truke: www.bertsosarrerak.eus

Hirugarren eta azken kanporaketa apirilaren 8an izango da, Lizartzako Txirrita Elkartean eta orduan erabakiko da apirilaren 29an Lasturren jokatuko den finalean zeintzuk kantatuko duten.

Albiste gehiago

Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08

«Nafarroako bertsolaritza goranzko joeran doa»

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02

Irailaren 13an hasiko da Hitzetik Hortzera

Datorren astean Bertsoa.eus-en 2025-07-16

Algortako Jaialdi Mundiala espazioan barrena

Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16

«Gaitzeko maila izan da eta denak biziki ongi aritu dira»