Apirilaren 1ean 2022-03-22

Zazpi bertso afari Kilometroak ekimenak antolatuta

Zazpi bertso afari Kilometroak ekimenak antolatuta

Gipuzkoako Ikastolen aldeko Kilometroak jaia Ibarrako Uzturpe ikastolak antolatuko du aurten eta Kilometroak ekimenak zazpi bertso afari antolatu ditu Ibarra eta inguruko hainbat herritan, apirilaren baterako. Zazpi bertso afari eta 14 bertsolarik hartuko dute parte. Hona hemen guztiak:


Ibarran, hiru gunetan
Ibarran hiru bertso afari egingo dira, beste hainbeste elkarteetan:
Deportiba elkartean, Onintza Enbeita eta Anjel Mari Peñagarikano.
Xeplan, Jon Maia eta Maialen Akizu
Sendi Ekintzan Beñat Gaztelumendi eta Nerea Ibarzabal.

Gainerakoan, Felix Aiestaran Ibarrako Uzturpe Ikastolako kideak azaldu duenez, ikastolara inguruko herrietatik haurrak joaten dira eta herri horiei bultzada bat eman nahi izan diete bertso afariak antolatuz.

Gaztelun Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso izango dira; Leaburun, Iker Zubeldia eta Nerea Elustondo; eta Belauntzan, Andoni Egaña eta Ane Zuazubiskar.

Horiez gain, Oreretako ikastolak duen Añabitarte baserrian izango da zazpigarren afaria, Amaia Agirre eta Haritz Mujika bertsolariekin.

Izan ere, 2023an Kilometroak Oreretan ospatuko dira eta Egibarrek esan duenez, "bertako herriari eta komunitateari eskaintzen diogun lehen keinua" izango da.

Sarrerak: Kilometroak.eus gunean, 30 eurotan
Bertso afarietarako sarrerak Kilometroak.eus helbidean aurki daitezke, 30 euroren truke. Afariak 20:30etatik aurrera izango dira, baina aurrez, 19:00etan, Ibarrako San Bartolome plazan elkartuko dira hamalau bertsolariak eta lehen agurra bertan eskainiko dute, ondoren bakoitzak bere elkarteko bidea hartzeko.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu