50. edizioa 2022-03-22

Igandean hasiko dira Osinalde Sariko kanporaketak, Ordizian

Igandean hasiko dira Osinalde Sariko kanporaketak, Ordizian

Osinalde gazte sariketak 50. edizioari ekingo dio igande honetan Ordizian. Argi Berri Saria, Aztiri Bat Saria eta Osinberde Saria izango dira, martxoaren 27an, apirilaren 2an eta 9an, hurrenez hurren. 18 bertsolari gaztek hartuko dute parte eta kanporaketa bakoitzeko lehen biek lortuko dute finalerako txartela.


Kanporaketak

Argi Berri Saria. Ordizia, martxoaren 27, Herri Antzokian, 12:00etan: Haizea Arana, Oihana Arana, Maide Garmendia, Andoni Mujika "Anatx", Iker Ormazabal eta Ane Zuazubiskar Iñarra.


Aztiri Bat Saria. Legazpi, apirilaren 2, Latxartegi aretoan, 17:00etan: Irati Alcantarilla, Bittor Altube, Aner "Euzkitze", Urko Arregi, Unai Izagirre eta Ekhiñe Zapiain Arlegi.

Osinberde Saria. Zaldibia, apirilaren 9an, Herri antzokian, 17:00etan: Asier Alcedo, Xabat Illarregi, Lurdes Ondaro, Lierni Rekondo, Aitor Tatiegi eta Aitor Ugarte.

Finala, apirilaren 23an Gabirian
Hiru kanporaketetako sei bertsolariekin osatutako finala, ohi bezala apirilaren 23an jokatuko da, ohi bezala, Gabiriako Osinalde Elkartean. Urteurren berezia izaki, irailaren 17an jai egun berezia egingo da Gabirian, Osinalde Sariketaren inguruan.


Hitzetik Hortzera berezia
50. urteurrena dela eta, Hitzetik Hortzerak programa berezia eskaini dio Osinalde Sariketari.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu