Gazte Sariketak 2022-03-23

Erniarraitz Gazte Sariketako finala jokatuko da ostiralean, Azpeitiko gaztetxean, 22:00etan hasita. Hiru kanporaketa jokatu dira Errezilen, Zestoan eta Azkoitian, martxoaren 6an hasita. Txaber Altube, Oihana Arana eta Oier Etxeberria nagusitu dira, hurrenez hurren, eta puntuaketaz beste hiru batu zaizkie finaleko seikotera: Urko Arregi, Irati Alcantarilla eta Unai Mendiburu.
Sariketa hau bi urtez behin egiten da eta XI. edizioa da aurtengoa. Erniarraitz Bertsozale Elkartea da antolatzailea, Azpeitia, Azkoitia, Errezil eta Zestoako bertsozale taldea.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza