Larunbatean, 17:00etan 2022-03-23

Bertso Egunerako dena prest Izpuran

Bertso Egunerako dena prest Izpuran
Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre ariko dira bertsotan, Aimar Karrikak gidatuta. Beste kultur diziplinetatik, berriz, Bilaka Kolektiboko dantzariek, Paxkal Irigoien eta Xabi Etxeberri musikariek eta Dom Campistron marrazkilariak hartuko dute parte. Sarrerak: www.bertsosarrerak.eus atarian.

Izpuran dena prest da Bertso Eguna hartzeko. Euskal Herri osoan barrena zabaltzeko dinamikari jarraiki, aurtengo edizioa Baxenabarreko herrian izango da, larunbatean. Bertso Egunetan ohi den bezala, bertso jaialdiaren barruan beste kultur diziplinak gozatzeko aukera ere izango da.

Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre ariko dira bertsotan, Aimar Karrikak gidatuta. Beste kultur diziplinetatik, berriz, Bilaka Kolektiboko dantzariek, Paxkal Irigoien eta Xabi Etxeberri musikariek eta Dom Campistron marrazkilariak hartuko dute parte.

Ekitaldia 17:00etatik aurrera izango da herriko Faustin Bentaberri Gelan eta Aretora sartzeko ez da COVID-19ari lotutako ziurtagirik beharko.


Sarrerak eskuragarri
Sarrerak jada eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian: 9 eurokoa da sarrera, eta 12 eurokoa Bertsozale Elkarteko bazkide ez direnentzat. Gazteek 6 euroan lortu ahal izango dute.

Goizean Batzar Nagusia
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak hitzordua baliatu eta urteroko Ohiko Batzar Nagusia deitu du egun eta toki berean. 11:00etatik 13:00etara izango da Izpurako Faustin Bentaberri Gelan bertan. 2021eko memoria eta balantzea azaldu eta 2022ko egitasmoa eta aurrekontua aurkeztuko dira, segidan haien onarpena gauzatzeko. Amaitutakoan, mokadua eskainiko zaie agertutako bazkideei, 13:00etatik 14:00etara.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza