Finala martxoaren 31n 2022-03-25

Bertx[h]ori hegan Iruñeko ikasle giroan

Bertx[h]ori hegan Iruñeko ikasle giroan

Bertx[h]ori sariketako azken kanporaketa ere arrakasta handiz joan zen atzo arratsaldean Iruñeko Monton tabernan. Iruñeko ikasle giroari bertso eskaintza ematea da ekimen honen helburua eta esan liteke bete-betean ari dela lortzen. Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortu berri den bertso eskola da ekimenaren bultzatzailea eta hiru kanporaketa jokatuta finala gelditzen da. Kanporaketa saioak Jarauta kaleko tabernetan egin dira eta finala Gaztelu plazan dagoen Laban izango da, martxoaren 31an, osteguna, 19:00etan.

Finalistak, hiru bikote
Bertx[h]ori sariketa bikoteka jokatzen da eta kanporaketa bakoitzeko bikote irabazlea izango da finalean. Atzokoa argituta, honako hiru bikote hauek ariko dira finalean:

Haizea Arana eta Peio Ardaiz
Xabat Illarregi eta Eukene de los Aires
Aner Peritz eta Bittori Elizalde

Gai-jartzaile lanetan, Yasmine ariko da.



Argazkiak: Bertx[o]ri

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza