Atzo jokatu zen Bira 2022-03-25

Bira Kultur gunea lepo beteta zela jokatu zen atzo Bertso Errondako finala Bilbon. Josu Ibarguren, Paule Loizaga, Julene Iturbe, Asier Alcedo, Unai Mendiburu, Kerman Diaz, Ander Ucelay eta Ander Anakabe aritu ziren kantuan Perbertso lelopean antolatutako ekitaldian.

Giro ederrean igaro zen finala eta Unai Mendiburu getxoztarra gertatu zen aurtengo edizioaren irabazle, Julene Iturberekin buruz burukoa jokatuta. Perbertsioan murgilduta, argi gorriz eta lumaz apainduta egon ziren Bira Kultur Gunea eta bertsolariak.
Bertsolarien hasierako agurretatik jada, ikusleek barrez eta txaloz hartu zituzten bertsolarien bertso ateraldiak, eta halaxe jarraitu zuten amaierako agurretara arte. Ariketa jostagarriek ere lagundu zuten umorea pizten, Egunean Behin lehiaketa ezagunaren bertsio bertsozaleak, adibidez.
Bertso Errondan 20 bertsolarik hartu dute parte eta bost kanporaketa eta finala izan dira Bilboko tabernetan (Bira, Adaxka, Errondabide, La Villa eta Zirika).


(Argazkiak: Bira Kultur Gunea)
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu