Gazte Sariketak 2022-03-28

Ane Zuazubiskar Osinaldeko finalera, Argi Berri Saria irabazita

Ane Zuazubiskar Osinaldeko finalera,  Argi Berri Saria irabazita

Osinalde Sariko lehenengo kanporaketa jokatu zen igande eguerdian Ordizian, Argi Berri Sarian. Sei bertsolari gazte aritu ziren kantuan: Ane Zuazubiskar (Arrasate), Oihana Arana (Eskoriatza), Andoni Mujika (Urnieta), Maide Garmendia (Zaldibia), Haizea Arana (Eskoriatza) eta Iker Ormazabal (Hernani). Igor Eguren aritu da gai-jartzaile lanetan. Herri Antzokian jokatu zen saioa.

Ane Zuazubiskar gailendu zen eta Haizea Arana gelditu zen bigarren. Arrasatearra eta eskoriatzarra, biak finalean izango dira, apirilaren 23an Gabirian. Sei bertsolariek utzi zituzte ale ederrak Argi Berri Sarian eta publikoak gogotik eskertu zuen.

Ondorengo saioak

Aztiri Bat Saria (Bigarren kanporaketa). Legazpi, apirilaren 2, Latxartegi aretoan, 17:00etan: Irati Alcantarilla, Bittor Altube, Aner "Euzkitze", Urko Arregi, Unai Izagirre eta Ekhiñe Zapiain Arlegi.

Osinberde Saria (Hirugarren kanporaketa). Zaldibia, apirilaren 9an, Herri antzokian, 17:00etan: Asier Alcedo, Xabat Illarregi, Lurdes Ondaro, Lierni Rekondo, Aitor Tatiegi eta Aitor Ugarte.

Finala, apirilaren 23an Gabirian
Hiru kanporaketetako sei bertsolariekin osatutako finala, apirilaren 23an jokatuko da, ohi bezala, Gabiriako Osinalde Elkartean. Urteurren berezia izaki, irailaren 17an jai egun berezia egingo da Gabirian, Osinalde Sariketaren inguruan.

Argazkiak: Aitor Garmendia.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu