Haizea Dator ekimena 2022-03-29

Haizea dator Baigorrira

Haizea dator Baigorrira
Baigorriko Bixenta egoitzan Basaizea eta Bertsularien lagunak elkarteek Haizea Dator ekimeneko saioa antolatuko dute apirilaren 1ean, iluntzeko 19:00etan.

Bertsolari gazteei plaza berri bat eskaintzeko xedea duen ekimena dugu Haizea Dator. Hilabete guziz, Bertsularien Lagunak elkarteak saio bat antolatzen du Zuberoa, Lapurdi edo Behe Nafarroako herri batetan eta bertako bertso eskolak harrera egiten die aldi guziz bertsolariei.
Aldi honetan, Behe Nafarroan emana zaigu hitzordua, ostiral honetan (apirilak 1), Basaizea elkartearen Bixenta egoitzan.
Hasieran, Baigorriko bertso eskolako haurrak entzuten ahalko dira ongi etorria kantatzen oholtzaratuko diren bost bertsolariei eta segituan bertso saioa eginen da. Bertan kantuan arituko dira Xanti Lacroix, Aiantze Lannes Bruton, Oihan Perez, Pettan Prebende eta Bittor Thicoipe.
Saioa 19:00etan hasiko da eta ondoren, janak eta edanak partekatuko dira.
Haizea dator beraz… Basaizera !

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza