Laban, 19:00etan 2022-03-31

Bertx[h]ori Sariketako finala gaur Iruñean

Bertx[h]ori Sariketako finala gaur Iruñean

Bertx[o]ri binakako sariketako lehen edizioaren finala jokatuko da gaur Iruñean, Laban. Hiru kanporaketa jokatu dira, bakoitzean hiru bikotek parte hartuta. Finalera honeko bikote hauek sailkatu dira:

Xabat Illarregi Marzol-Ainara Ieregi Aranburu
Bittori Elizalde Soto-Aner Peritz Manterola
Peio Ardaiz Gale-Haizea Arana Cardenal

Gai-jartzen, Yasmine Khris Maansri arituko da.



NUPeko bertso eskola sortu berriaren eskutik
Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortu berri den bertso eskolak ikasle giroari erantzungo dion bertso eskaintza da Bertx[h]ori Sariketa. “Ikusi genuen Iruñeko ikasle giro euskaldun eta bertsozalean bazegoela demanda saioak antolatzeko eta esparru horretan saioak egon zitezen. Hori eskaini nahi izan dugu”, azaldu zuen Idoia Granizo egitasmoko kideak. “Aurten taldetxo bat sortu da NUPen bertsotan aritzeko. Haietako asko hasi berriak dira, aurten hasi dira eta horiei ere eskaini zitzaien eroso egoteko moduko esparru bat”.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza