Arabako Bertsolari txapelketa 2022-04-04

Viñaspre, Agirre eta Arriolabengoa irabazle, asteburuko saioetan

Viñaspre, Agirre eta Arriolabengoa irabazle, asteburuko saioetan
Bost final zortzirenetatik hiru jokatu dira eta datorren asteburuan jokatuko dira beste biak. Sailkapena puntuen baitan izango da.

Ostiralean hasi zen Arabako Bertsolari Txapelketa eta hiru final zortziren jokatu dira ostiraletik igandera, Amurrion, Biasterin eta Trebiñun. Iñaki Viñaspre nagusitu zen ostiralean Amurrion, Manex Agirre larunbatean Biasterin eta Andere Arriolabengoa atzo Tribiñun. Datorren astean jokatuko dira fase honetako azken bi saioak.

Amurrioko sailkapena
Iñaki Viñaspre: 202 puntu
Unai Anda: 191 puntu
Paula Amilburu: 190,5 puntu
Xabier Antia: 168,5 puntu
Eukene De los Aires: 162,5 puntu
Aitor Najera: 151,5 puntu

Biasteriko sailkapena
Manex Agirre: 185 puntu
Asier Otamendi: 180,5 puntu
Manu Bendala: 178,5 puntu
Aitor Ugarte: 167 puntu
Ander Aranburu: 161,5 puntu
Unai Gomez: 159,5 puntu

Trebiñuko sailkapena
Andere Arriolabengoa: 192,5 puntu
Xabi Igoa: 191 puntu
Asier Rubio: 176 puntu
Irati Anda: 175,5 puntu
Danel Herrarte: 174 puntu
Oier Arbina: 172,5 puntu




Sailkapen orokorra puntuen baitan
Final zortzirenetatik 18 bertsolari pasako dira final laurdenetara eta guztiak puntuen arabera sailkatuko dira.

Iñaki Viñaspre Simon                     202.00
Andere Arriolabengoa Bengoa         192.50     
Unai Anda Delika                           191.00
Xabi Igoa Eriz                                191.00
Paula Amilburu Izargarai                190.50
Manex Agirre Arriolabengoa            185.00
Asier Otamendi Alkorta                  180.50
Manuel Bendala Garcia-Donas        178.50
Asier Rubio Hidalgo                       176.00
Irati Anda Villanueva                    175.50
Danel Herrarte Nafarrate               174.00
Oier Arbina Vadillo                        172.50
Xabier Antia Zuaznabar                168.50
Aitor Ugarte Eriz                          168.00
Eukene de los Aires Amundarain    162.00
Ander Aranburu Amenabarro          161.50
Unai Gomez Garde                        159.50
Aitor Najera Saez de Vicuña          151.50

 

Datorren asteburuan Legution eta Langraitzen izango dira azken bi final zortzirenak.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri