Eskualdeko txapelketak 2022-04-04

Jone Uria Uribe Kostako txapeldun

Jone Uria Uribe Kostako txapeldun

Jone Uriak irabazi du Uribe Kostako Bertsolari txapelketa. Ostiralean jokatu ziren hiru finalaurreko eta finala Algortan. Tabernetan finalaurrekoak eguerdian eta arratsaldean, eta Azebarrin finala afalostean. Jone Uriak Imanol Uria anaiarekin jokatu zuen buruz burukoa.

Hona hemen sailkapena

Jone Uria            678
Imanol Uria        652,5
Arrate Illaro       352
Unai Mendiburu 346,5
Kerman Diaz      327
Peru Vidal         315

Uribe Kostako Bertsolari Txapelketan 24 bertsolarik hartu dute parte eta bi sailkapen fase jokatu ziren Erromo eta Gorlizen, bakoitzean hiruna saio eginda. Taberna giroan denak. Ondoren, hiru finalaurreko eta finala etorri dira, zapatu honetan Algortan jokatu direnak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza