Gipuzkoako Eskolarteko txapelketa 2022-04-04

Naia Arrizabalaga azkoitiarra ere Gipuzkoako eskolarteko finalera

Naia Arrizabalaga azkoitiarra ere Gipuzkoako eskolarteko finalera

Gipuzkoako Eskolarteko txapelketaren bigarren kanporaketa jokatu zen Azpeitian joan den ostiralean eta Naia Arrizabalaga nagusitu zen Zelai Luze elkartean jokatutako saioan. Bertso saio ederra osatu zuten kantuan aritu ziren sei bertsolariek. Arrizabalagaz gain, Aratz Lasa, Ane Zubia, Beñat Mateos, Harri Agirresarobe eta Xabier Albizu aritu ziren kantuan. Gai-jartzaile lanak, berriz, Uxune Areizagak egin zituen.

Hirugarren kanporaketaren faltan, Arrizabalaga eta Mendiluze dira apirilaren 29an Lasturren izango den finalerako txartela eskuratu duten bi bertsolariak. Gainerakoek, puntuaketa orokorraren zain egon beharko dute.

Azken kanporaketa Lizartzan, ostiralean
Txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa Lizartzan izango da ostiralean, apirilaren 8an, eta hango puntuazioen arabera erabakiko da zein bertsolari sailkatuko diren finalera. Ostiraleko saioan Amets Aizpuru, June Aiestaran, Danel Etxeberria, Malen Gartzia, Izar Zelarain eta Sustrai Goenaga ariko dira kantuan. Txirrita elkarteko saiorako sarrera guztiak agortuta daude. Dena den, oraindik eskuragarri daude apirilaren 29an Lasturren (20:00) izango den finalerako txartelak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu