Bertsoikasgelan ikusgai 2022-04-07

Euskal mitologia bertsotan: Urko Egañak haur txikientzat “Geure mitologia” liburua, kantua eta bideoa aurkeztu ditu.

Euskal mitologia bertsotan: Urko Egañak haur txikientzat “Geure mitologia” liburua, kantua eta bideoa aurkeztu ditu.

Urko Egañak Leire Derteanoren ilustrazioekin  eta “Potx eta Lotx” pailazoekin elkarlanean, euskal mitologiako pertsonaiak haur txikiei ezagutzera emateko materiala argitaratu du, oinarrian kopla sorta bat duena. Goizian goiz jeikirik doinuaz ondutako 12 koplen bidez, 10 pertsonaia mitologiko aurkezten zaizkigu.

Kopla sorta liburu formatuan argitaratu da; liburuan datozen QRak baliatuz, sareko plataforman kantua audioz entzun genezake eta baita bideoz ikusi ere, zeinu hizkuntzan ere jarraitzeko aukeraz (Arantza Martinen eskutik). Liburua eskuragarri dago www.potxetalotx.eus atarian, Elkar dendetan eta Euskal Herriko beste zenbait liburu dendetan, 15€tan.

Proiektua atzo aurkeztu zuten, Ataungo Herri Antzokian egindako prentsaurreko berezian; bertan, Ataungo Jentil Baratza Kultur Elkarteko kideekin batera, Urko Egaña bertsolariak, Leire Derteano ilustratzaileak eta Josu Zubia eta Itziar Arkauz “Potx eta Lotx” pailazoek emanaldi berezia eskaini zuten, egindako lana ospatzeko.

Bertsozale Elkartea ere proiektuaren laguntzaileetako bat da eta http://www.bertsoikasgela.eus atarian material hau ikus-entzuteko aukera dugu, lotura honetan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza