Bizkaiko Taldekako Txapelketa 2022-04-08

Bizkaiko Taldekakoa Zornotzan zapatuan

Bizkaiko Taldekakoa Zornotzan zapatuan

Bizkaiko Taldekakoaren bigarren saioa zapatu honetan jokatuko da Zornotzan, 18:30etik aurrera:  Basordako piratak, Leioatik Leioara eta Zornotzako Bertso Oskola taldeen artean. Bertsolariek Luis Urrengoetxea kalean zehar jokatuko dituzte kanporaketa honi dagozkion hiru saioak, 18:30ean hasi eta iluntze osoan zehar girotuko dute kalea. Kanporaketa hau irabazten duen taldea ere maiatzaren 28an Larrabetzun jokatuko diren finalaurrekoetara sailkatuko da zuzenean.

Hurrengo saioak apirilaren 29 eta 30ean izango dira.



Iurretako Uxurraxak, lehenengo talde finalista
Pasa den ostiralean jokatu zen Taldekakoaren lehenengo kanporaketa Zallan, Far Westeko Bertsolariak, Itallen eta Urruxarrak taldeen artean. Azken honek lortu zuen kanporaketa irabaztea, eta beraz, maiatzaren 28an Larrabetzun jokatuko diren finalaurrekoetarako txartela. Hiru taldeen artean 3 saio jokatu zituzten; Abian Gazte Zentroan lehenengoa, Madres Irlandesas plazan bigarrena eta Oreka taberna kanpoaldean azkena. Gune bakoitzean talde biren arteko saioaz gozatzeko aukera izan zuten hurreratutakoek, tartean, herriko ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari diren gaztetxoek.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu