Arabako Bertsolari Txapelketa 2022-04-08

Legution eta Langraitzen jokatuko dira fase honetako azken bi saioak

Legution eta Langraitzen jokatuko dira fase honetako azken bi saioak

Arabako Bertsolari Txapelketako azken final zortzirenak jokatuko dira gaur eta bihar, Legutio eta Langraitzen. Fasea osatututa, saioetako bost irabazleak eta puntuen baitan sailkatuak pasako dira final laurdenetara.

Gaur honako sei bertsolari hauek ariko dira kantuan:

Oihane Perea
Rikardo Gonzalez de Durana
Unai Bengoetxea
Orlando Arreitunaindia
Xabi Lasa
Ekaitz Samaniego

Gai-emaile, Eli Plazaola ariko da. Saioa Legutioko kultur etxean izango da, 20:00etan.

 



Bihar Langraitzen, berriz, fase honetako azken seikotea ariko da bertsotan:

Peru Abarrategi
Felipe Zelaieta
Maddi Agirre
Iñaki Cabeza
Unai Mendibil
Markel Yoller

Gai-emaile, Oier Suarez. Saioa zentro soziokulturalean izango da, 17:30etan.

Aurreko asteburuan jokatu ziren beste final zortzirenak, Amurrion, Biasterin eta Trebiñun. Iñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa izan ziren irabazleak, eta beraz final laurdenetako txartela zuzenean eskuratu dutenak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza