Korrika 22 2022-04-08

Sustrai Colina Korrikako kantuaren hitzen nondik norakoa azaltzen

Sustrai Colina Korrikako kantuaren hitzen nondik norakoa azaltzen

Igandean bukatuko da aurtengo Korrika Donostian. Sustrai Colinak jarri dizkio hitzak abestiari eta Urrñarrak sorkuntza prozesu hori nola izan den kontatu dio Hitzetik Hortzerari, Korrikaren eta euskararen inguruko beste hainbat konturekin batean.

HITZEKIN

Hitzekin, hitzekin, hitzekin...
Oinetakoak lotu
(e)ta utzi oinei libre,
belarretan ortozik
bilakatzen bide.
Mapetatik harago, mundu asko dago.
Sentitutakoa...
Sentitu (e)ta hitzekin.

(e)Ta berriro egin
Korrika zurekin,
arantzak erauzteko elkarren ederrez.
(e)Ta berriro egin
mundua zurekin...

Euripean kantari
ibiltzen ikasi;
ez egon atertu zain
(e)ta korrika hasi.
Berdin da non hasten den, orain beti
da hemen.
Pentsatutakoa...
Pentsatu (e)ta hitzekin.

(e)Ta berriro egin
Korrika zurekin
arantzak erauzteko elkarren ederrez.
(e)Ta berriro egin
mundua zurekin
beti baitago norbait hitz ekiteko
prest.

Hitzekin, hitzekin, hitzekin....

Neguko eguzkitan
erantzi azala;
beti ziur dago(e)nak
duda sor dezala.
Bizitza jendea da (e)ta jendea gara.
Sentitu, pentsatu...
Sentitu, pentsatu, hitzekin.

Hitzekin, hitzekin, hitzekin...
Zurekin....Hitzekin, zurekin....

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu