Arabako Bertsolari txapelketa 2022-04-11

Oihane Perea eta Peru Abarrategi irabazle Legution eta Langraitzen

Oihane Perea eta Peru Abarrategi irabazle Legution eta Langraitzen
Final laurdenetara sailkatu diren bertsolariak: batetik, bost saioetako irabazleak eta puntuaketaren arabara beste 13 bertsolari.

Arabako Bertsolari Txapelketako azken bi final zortzirenak jokatu dira asteburuan Legution eta Langraitzen. Lehenbizikoan, Oihane Pereak lortu zuen hurrengo faserako txartela; bigarrenean, Peru Abarrategik, fase honetako puntuaketarik altuena eskuratuta.

Legutioko kanporaketako sailkapena

Oihane Perea: 201 puntu
Ekaitz Samaniego: 199 puntu
Orlando Arreitunandia: 184 puntu
Rikardo Gonzalez de Durana: 178,5 puntu
Xabier Lasa: 162,5 puntu
Unai Bengoetxea: 157,5 puntu 

Hamaika lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Lierni Altuna aritu zen Legution aurkezle lanetan, Eli Plazaolaren ordezko.

Langraitzeko sailkapena

Peru Abarrategi: 204,5 puntu
Maddi Agirre: 191,5 puntu
Felipe Zelaieta: 181,5 puntu
Markel Yoller: 179 puntu
Unai Mendibil: 177 puntu
Iñaki Cabeza: 153,5 puntu

 

Langraiten, Oier Azkarraga aritu zen aurkezle lanetan. Epaile lanetan berriz, fase honetan Ekaitz Elorriaga, Egoitz Iradier eta Manex Garaio aritu dira. 

Final laurdenetara sailkatu diren bertsolariak: batetik, bost saioetako irabazleak eta puntuaketaren arabara beste 13 bertsolari. Ikusi sailkapena hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza