Eskolarteko Txapelketak 2022-04-11

Gipuzkoako Eskolarteko sei finalistak erabakita

Gipuzkoako Eskolarteko sei finalistak erabakita

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa jokatu zen joan den ostiralean, Lizartzako Txirrita elkartean: Malen Gartzia, Danel Etxeberria, Amets Aizpurua, Sustrai Goenaga, Izar Zelarain eta June Aiestaran aritu ziren kantuan, Imanol Artola "Felix"ek jarritako gaiei erantzunez. Elkartean 55 lagun inguru elkartu ziren bertso afariaz gozatzeko eta giro goxoan aritu ziren sei bertsolariak saio eder bat eskainiz. June Aiestaran suertatu zen irabazle eta erabakita gelditu da finalean kantatuko duen seikotea.

Jon Mendiluze
Naia Arrizabalaga
June Aiestaran
Amets Aizpurua
Aratz Lasa
Danel Etxeberria

Finala Lasturren, apirilaren 29an
Gipuzkoako Eskolarteko finala Lasturren jokatuko da, kanporaketen gisan, hau ere bertso afari formatuan. Txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian salgai daude dagoeneko.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza