Lehena izango da 2022-04-13

Bizkaiko bertso munduko emakumeen Topaketa egingo da maiatzean

Bizkaiko bertso munduko emakumeen Topaketa egingo da maiatzean
Maiatzaren 22an Markina-Xemeinen eta izena emateko epea zabalik da Bizkaiko Bertsozale Elkartean. "Lehenengo topaketa honen oinarria gozamena izango dela, hau da, elkarrekin egon eta ondo pasatzea. Aurrerago etorriko dira hain beharrezko diren bestelako gogoetak eta hausnarketak"

Bizkaiko bertso munduko emakumeen lehenengo topaketa egingo da maiatzaren 22an Markina-Xemeinen eta izena emateko epea zabalik da Bizkaiko Bertsozale Elkartean.


Topaketa honek Bizkaiko bertso munduko emakumeak batu nahi ditu eta helburu nagusia, beraz, bertsoaren inguruan dabiltzan emakumeak biltzea izango da, izan bertsolariak, bertsozaleak, gai-jartzaileak, epaileak edota antolatzaileak, elkar ezagutu eta saretzeko asmoarekin.

Batzar irekian adostuta
I. topaketa hau antolatzeko batzar irekia egin zen martxoan eta bertan adostu zen lehenengo topaketa honen oinarria gozamena izango dela, hau da, elkarrekin egon eta ondo pasatzea. Aurrerago etorriko dira hain beharrezko diren bestelako gogoetak eta hausnarketak.

Poteoa eta bazkal ondoan bertsoak
Eguna poteo txiki batekin hasiko da 12:30ean, ondoren bazkaria 14:30ean. Bazkal ostean, 17:00etan, bertso saioa egingo da, bertsolari askoren parte hartzearekin.

Izena emateko galdetegi labur bat bete behar da, eta bazkaria egunean bertan ordainduko da, 18€.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza