Larzabalen jokatu zen 2022-04-19

Haira Aizpurua irabazle Hernandorenako lehen kanporaketan

Haira Aizpurua irabazle Hernandorenako lehen kanporaketan

Pasa den apirilaren 16an iragan zen Euskal Herri osotik bildutako bertsolariak elkartzen dituen Hernandorena gazte sariketako lehen kanporaketa, Larzabalen. Itxura ederra hartu zuen Espelletenia ostatuko gelak. "30 entzule pasa izan zen bertsoaz gozatzera eta ez zen damuturik joan. Umorerik ez zen eskas izan eta gazteek maila ederra dutela agerian utzi zuten" adierazi dute antolakuntzatik.



Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi zuen saioa eta Unai Anda Delika gelditu zen bigarren, biak finaleko txartela irabaziz. Finalean bi kanporaketetako bi lehen sailkatuak sartuko dira eta ondoko biak puntuaketaren arabera.

-    Haira Aizpurua Ibargarai: 118.5
-    Unai Anda Delika: 115
-    Julene Iturbe Epelde: 114.5
-    Irantzu Idoate Funosas: 112
-    Haizea Arana Cardenal: 110.5
-    Beñat Astiz Isasi: 102.5

Bigarren kanporaketa Maulen
Ondoko kanporaketa Mauleko Zinka ostatuan da heldu den apirilaren 23an, 19:00etan. Bertsolariak: Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Josu Txoperena Iribarren, Ekain Alegre Gil, Maider Altuna Urbina, Ekhiñe Zapiain Arlegi eta Irune Basagoiti Agirre.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza