Osinalde Elkartean berriz ere 2022-04-22

Urrezko Osinalde Saria larunbatean Gabirian

Urrezko Osinalde Saria larunbatean Gabirian

Osinalde Sariko 50. edizioko finala izango da bihar Gabiriako Osinalde Elkartean. Pandemiaren ondorioz leku eta formatua aldatzera behartuta, berriz ere betiko tokian eta betiko moduan izango da: elkartea jendez beteta eta bertsolariak mikro gabe kantari.

1971an abiatuta
1971. urtean antolatu zen, lehen aldiz, Osinalde Saria, eta Patxi Iraola izan zen irabazlea lehen edizio horretan; 2021ean, Gorka Pagonabarragak jantzi zuen txapela. 50 urte igaro dira, eta ehundaka bertsolarik kantatu dute Gabiriako Osinalde Elkarteko mahai-ingurutik.

Urtetan saio bakarrera jokatu izan da Osinalde, baina, motz gelditzen zela eta, azken urte dezentetan hiru kanporaketa eta finala egiten dira. Argi Berri Saria, Aztiria Bat Saria eta Osinberde Saria, kanporaketa lanak egiten dituztenak. Denera, Euskal Herri osoko 25 urtez beherako 18 bertsolari gaztek hartzen dute parte. Irabazten duenak ez du berriro parte hartzen.

Urrezko edizio honetan honako sei bertsolari hauek ariko dira kantari:

Ane Zuazubiskar
Unai Izagirre
Xabat Illarregi
Oihana Arana
Aitor Tatiegi
Aner Peritz

Bertsoa.eus ere Osinalden izango da eta datorren astean zabalduko ditugu bertsoaldi onenak.


Xabat Illarregi eta Aitor Tatiegi Osinberde Sarian.

Unai Izagirre, Aztiria Bat Sariko irabazlea, Legazpin.

Aner Peritz, Aztiria Bat Sariko bigarren sailkatua, Legazpin.

(Argazkiak: Goierriko hitza)

Irailean ospakizuna
Osinalde Sariaren urrezko bidea behar bezala ospatzeko irailean ospakizun berezia egingo dute Gabirian, azken urte hauetako irabazleak eta parte-hartzaileak bertan direla. Irailaren 17an izango da.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu