Gabirian, apirilaren 23an 2022-04-25

Ane Zuazubiskarrek irabazi du 50. Osinalde Saria

Ane Zuazubiskar bertsolari arrasatearrak irabazi du 50. Osinalde Saria, larunbatean Gabirian jokatu zen finalean. Pandemiako murrizketak pasata, ostera ere bere ohiko formatura itzuli zen sariketa berezi hau: afalondoko girora, Osinalde elkartea lepo beteta eta bertsolariak mikro gabe kantari. Aner Peritz Euzkitzek bigarren postua eskuratu zuen. Bertso onenaren saria ere zarauztar gazteak eraman zuen, bere lehen finalean. Publikoak ere izaten du hitza Osinalden eta entzuleek ere Ane Zuazubiskar hautatu zuen.

Zuazubiskar eta Euzkitzerekin batean aritu ziren, Xabat Illarregi, Aitor Tatiegi, Oihana Arana eta Unai Izagirre. Final ondorenean, iritzi orokorra izan zen bertso maila aldetik seiek oso final ona egin zutela.

Zuazubiskarren bukaerako agurra
Soziedadeko giro
mahaiko erritu
plaza hontan beti lasai
ez naiz sentitu
egin dugu ausartu
eta deskubritu
papar puztuz kantatu
goxotik aritu
bertsoak baititu
mila zirrikitu
mende erdi ta piku
ahal dela segitu
bide zaharrak mantendu
eta berritu


Gutxi barru, Osinaldeko bertsoak sarean izango ditugu eta astean zehar Ane Zuazubiskar eta Aner Euzkitzeren sentipenak ere ekarriko ditugu sareko plazara.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza