Uitzin, joan den ostiralean 2022-05-02

Uitzin hasi zen joan den ostiralean Mingañe Saltsan lagunarteko sariketa, herriko elkartea beteta zela. Belaunaldi eta bertsolari molde desberdinak lagunarte giroan elkartzeko ekimena da Mingañe Saltsan, Leitzako bertso eskolak antolatua. Lehenengo kanporaketan Eneko Lazkoz, Paule Loizaga, Iñigo Gorostarzu Etxorde, Jone Uria, Xabier Legarreta Arano eta Ander Fuentes Iturri aritu ziren kantuan. Lehen saio honetatik Eneko Lazkoz eta Jone Uria sailkatu dira finalera. Finala Leitzan da, maiatzaren 27an.


Datozen bi kanporaketak
Berastegin, maiatzak 6, aretoan, 21:00
Josu Sanjurjo
Ane Zuazubiskar
Asier Azpiroz
Jexux Mari Irazu
Sarai Robles
Beñat Iguaran

Aranon, maiatzak 13, elkartean, 21:00
Aitor Etxeberriazarraga
Joanes Illarregi
Oihana Bartra
Iban Urdangarin
Ekhiñe Zapiain
Eneritz Artetxe
Finala, maiatzaren 27an, Leitzako Torrea tabernan, 21:00etan.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza