Jon Maia - elkarrizketa 2022-05-03

"Etengabeko autosuperazio bide bat izan da niretzat Txapelketa"

Zazpi Txapelketa Nagusiren ondoren, eta horietako lautan finalean kantatuta, Jon Maiak agur esan dio Txapelketari. Bere ibilbidearen eta barne borroken testigantza hunkigarria utzi du zumaiarrak Bertsoa.eus-en.

Jon Maiak agur esan dio txapelketari. 1993tik zazpi Txapelketa Nagusitan hartu du jarraian. Lau finaletan kantatu du eta 2009an hirugarren postua egin zuen, Lujanbio eta Arzallusen ondoren, eta Egañaren aurretik. Beste proiektu batzuek bere jardunean hartu duten pisua medio, ez du ikusten txapelketa behar bezala prestatzeko aukerarik izango duenik eta bere ibilbidearen atal hori agur esatea erabaki du. 2017an bederatzigarren gelditu zen eta Amurrion kantatu zuen bere azken saioa.



Txapelketa autosuperazio borroka konstante bat izan dela dio Jon Maiak, eta ez bertsotan bakarrik. Zumaiarrak oso testigantza intimoa eta interesgarria eskaini dio Bertsoa.eus. Txapelketa beretzat zer izan den, bere identitate eta konplexuak askatzeko zenbat balio izan dion, bertsotan eman zezakeenera ezin hurbildua, hainbat bertsolarirekin oholtza partekatu izanaren esker ona... eta oraindik plazetan jarraitzearen "garaipena". "Finalek distira handia dute baina niretzat garaipenik handiena da oraindik ere plazan kantatzen jarraitzea" adierazi du zumaiarrak. Eta ez hori bakarrik. "Bertsotatik ez naiz inoiz erretiratuko. Bertsoa da nire etxea". Entzun bere hitzak.

 

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu