Etxahun Lekue - Elkarrizketa 2022-05-05

"Txapelketetan asko disfrutatu izan dut"

Etxahun Lekue Larrabetzuko bertsolariak ere agur esan dio txapelketari. Aurtengo Txapelketa Nagusian parte hartzeko eskubidea irabazia zuen baina ikusi du uzteko momentua zela eta halaxe egin du. Imanol Uriak beteko du bere lekua.

Azken Bizkaikoa prestatzen hasterakoan lehenengoz "nagi puntu bat" izan zuela aitortu dio Bertsoa.eus-i, gero ondo sartu eta egindako lanarekin oso gustura gelditu arren. Berez, buruan zuena zen Euskal Herrikoaren ondoren uztea, baina, seinale horri kasu eginez eta Bizkaiko finaleko sentsazio onarekin gelditzeko gogoak 22 urteko zikloa ixtera eraman dute Bizkaiko txapeldun izana.

Txapelketan disfrutatu eta sufritu ez
Lekuek azpimarratu du berak txapelketak disfrutatu egin izan duela, ez sufritu, ezta aldartea eta egoera lagun izan ere dituenean ere. Euskal Herrikoan lau aldiz hartu du parte eta kanporaketa guztiak irabazi izan ditu. Hor dauzka oroitzapen onenak ere. Semifinaletan ez duela "bete-beteko saiorik" egin izan, horixe gelditzen zaion arantzatxoa. Euskal Herriko Txapelketak ateak ireki eta bertsokide askorekin kantatzeko aukera eman dio, besteak beste.

"Bizkaiko Txapelketan ere ibilbidearekin gelditzen naiz"
Etxahun Lekuek bide oso emankorra egin du Bizkaiko Txapelketan ere, 19 urterekin hasita. Hasierako beldurrak gogoan ditu oraindik, Lopategiren eskutik joanda. Finaleko argazkiko postu fijo bat izatera pasa zen, ordea, gero. Txapela irabazi eta hainbat buruz buruko jokatu izan ditu. Lekuek, ordea, bidearekin gelditzen da.

Entzun bere testigantza.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa