Jokin Uranga - Elkarrizketa 2022-05-05
Jokin Uranga bertsolari azpeitarrak ere Txapelketa Nagusian ez parte hartzea erabaki du aukera izan arren eta, honenbestez, txapelketen bidea amaitzea. Azken urteotako pandemia giroak eta familia egoerak bertsolaritzatik atzentzea ekarri dio. Egoera horretan, bere buruari bertsolaritza nola bizi zuen galdetu zion eta bere buruak garbi erantzun: "bertsogintza gustura bizi du, noan toki gutxi horietan gozatu egiten dut, baina bertsolaritza urrun bizi dut. Eta ez nuen neure burua txapelketa honetan kantari ikusten".
Urangak aitortu barruak asko mugitu dizkiola eta korapiloa sortu diola joateko aukera izan eta ez joateak baina garbi du joan izan balitz udazkenean izango zuen korapiloa baino eraman errazagoa izango zaiola.
2005ean BEC-en atarian
25 urte eder zituela Jokin Uranga gaztea BEC-en sartzeko zorian izan zen 2005eko txapelketan. Txapelketa osoa egin zuen ona eta azken unera arte egon zen BEC-en sartzeko aukerekin. Puntu-puntu eta erdiagatik kanpoan gelditu zen. Orduko oroitzapen gozoa du Urangak: "Nik garain harten egin nezakeen postu onena egin nuen". Geroztik beste bi Txapelketa Nagusitan hartu du parte eta hainbat Gipuzkoakotan.
"Gaurtik begiratuta, dena positiboa izan da"
Jokin Urangaren dio txapelketak gozotik eta gazitik izaten duela esan ohi dela eta berak ere biak probatu izan dituela. Halere, gaurtik begiratuta, txapelketak eta bertsolaritzak ona besterik ez diola eman sinistuta dago.
Urangak eskerrak eman dizkie txapelketa garaian kide eta inguruko izan dituen guziei.
Entzun bere testigantza ederra.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24