Mingaine Saltsan 2022-05-08

Jexux Mari Irazu eta Josu Sanjurjo ere Mingañe Saltsan sariketako finalera

Jexux Mari Irazu eta Josu Sanjurjo ere Mingañe Saltsan sariketako finalera

Mingañe Saltsan lagunarte giroko sariketako bigarren kanporaketa jokatu zen ostiralean Berastegin. Ane Zuazubiskar, Asier Azpiroz, Beñat Iguaran, Jexux Mari Irazu, Sarai Robles eta Josu Sanjurjo aritu ziren bertsotan. 70 lagun bertsozale elkarte ziren Berastiko afaritarako egokitutako udal aretoan. Epaimahaiak hala erabakita, Jexux Mari Irazu eta Josu Sanjurjo izendatu zituzten finalerako, bigarren kanporaketa honetatik. Lehenbizikotik Eneko Lazkoz eta Jone Uria sailkatu ziren.



azken kanporaketa Aranon, ostiralen
Azken saioa, ostiral honetan Aranon izango da azken kanporaketa. Bertsotan: Ekhiñe Zapiain, Joanes Illarregi, Oihana Bartra, Aitor Etxeberriazarraga, Iban Urdangarin eta Eneritz Artetxe. 21:00etan, herriko elkartean. Finala Leitzan, maiatzaren 27an.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza