Hernaniko Tabernetako txapelketa 2022-05-10

Jon Altuna 'Oxan' Hernaniko tabernetako txapeldun

Jon Altuna 'Oxan' Hernaniko tabernetako txapeldun

Tabernetako Txapelketa Hernaniko bertso plaza kontsagratuenetako bat bihurtu da aurten ere jokatu da edizio berri bat, joan den ostiralean, Garin tabernan. Jon Altuna, Oxan izan da aurtengo irabazlea. Oxan txapelketa honetako historikoetako bat da. Urte askotan parte hartzeaz gain, hirutan irabazi izan du eta bere bertsokera bereziak jarraitzaile asko ditu.

Aurtengo edizioan 13 bertsolari aritu ziren bertsotan, eta giro ederra izan zen saioan. Oxan txapeldun eta Andoni Rekondo bigarren. Bikain aritu zen bera ere, eta maila bikaina erakutsi zuen joan den edizioko txapeldunak.

"Pozik, ia 30 urtean txapelketa honek ez duelako interesik galdu"
Jon Altunak Hernaniko Kronikari egin dizkion adierazpenetan, oso pozik dagoela esan du, eta arrazoi askogatik: "Hirugarren txapelagatik, beteranoak hor jarraitzen dugulako gazteen aurrean lehian, eta lehenengo txapelketa egin zenetik, 1995eko urtarrilaren 19tik, 27 urte eta piko pasatu diren arren, Tabernetako Bertso Txapelketa bizirik delako, ez duelako interesik galdu eta ondo pasatzeko gogoa duen jende pila elkartzen duelako...",

Tabernetako txapeldunak eskerrak eman dizkio Hernaniko Iraulio Panttalone bertso eskolari antolaketa bikainagatik baita saioan parte hartu zutenei eta Garinera hurbildu ziren ikusle guztiei ere bai.

Irabazlearen sariaz gain, beste hainbat saritu ere izan ziren txapelketan. Hain zuzen ere, Bertsoaldi onenaren saria donostiarrek jaso zuten: Asierrek, Aiertek eta Peruk. Bertso onena, berriz, Haritz Otxotorenarena izan zen.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»