Bertsolaritza eta Charamba 2022-05-11

Elkarlan berri baten oinarriak, Madeiran

Madeirako kantu inprobisatuak eta bertsolaritzak elkarlanerako oinarriak jarri berriak dituzte, Portugalgo ugartean egin diren 'Encontros Topaketak: repentismo em diálogo' jardunaldietan. Bertan izan dira Eli Pagola eta Asier Galarza bertsolariak eta Bertsozale Elkarteko zuzendaritza kideak, baita Maialen Velarde ere itzulpen lanetan. Bertsoak hernaniarraren testigantza jaso du.

Madeirako kantu inprobisatuak eta bertsolaritzak elkarlanerako oinarriak jarri berriak dituzte 'Encontros Topaketak: repentismo em diálogo' jardunaldietan. Maiatzaren 5-8 bitartean izan dira topaketok. Bertako inprobisatzaileak ez ezik, mugimendua ardazteko lana egiten duen Xarabanda elkartearekin harremanak estutu ditu Bertsozale Elkarteak, baita beste hainbat elkarte txiki ezagutu ere. Eli Pagola eta Asier Galarza bertsolari eta zuzendaritza kideak izan dira topaketan, eta Bertsozale Elkartearen izenean. Biekin batean, Maialen Velarde izan da figura klabea, bera arduratu baita itzulpen lanetaz.

Pagolak azpimarratu duenez elkar ezagutza emankorra izan da eta aurrera begirako lankidetzarako oinarriak ere jarrita gelditu dira. Txapelketa Nagusia gertutik ezagutzeko aukera ere izango dute.

Despique eta Charamba
Madeirako kantu inprobisatua musikaz lagunduta egiten da eta bi modalitate desberdin ditu nagusiki. Despique eta Charamba. Despique koplaka egitea bezala da, eta bi modalitateetan zabalduena da gaur egun. Eli Pagolak eta Asier Galarzak ere bertako doinua ikasi eta madeirarrekin modalitate horretan kantatu zuten.

Hezkuntzan sarbidea
Madeiran ere ahozko kantu inprobisatua egungo transmisio parametroetara ekartzeko ahaleginetan ari dira eta halaxe adierazi du Eli Pagolak. "Materiala sortu eta eskoletan sartzeko prozesuan ari dira. Esan liteke hastapeneko puntuan daudela" adierazi du hernaniarrak.

Topaketen proiektua Madeiratik etorri da, bertan bekaldi batean ari den Ander Arakistain itziartarren ekimenari esker. Berak ere elkar ezagutza honen oso balorazio positiboa egin du.

Albiste gehiago

Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16

«Gaitzeko maila izan da eta denak biziki ongi aritu dira»

Danele Sarriugarte - Señora Sariketaren balorazio elkarrizketa 2025-06-05

«Ikusi dugu bertsoa utzi zuten pertsona horiek bertsotan perfektamente egiten dutela»

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran