Erein argitaletxearekin 2022-05-11

Pako Aristiren 'Nire Uztapide' biografia nobelatua berrargitaratu dute

Pako Aristiren 'Nire Uztapide' biografia nobelatua berrargitaratu dute

Pako Aristi idazleak Manuel Olaizola Uztapideren biografia nobelatua egin zuen duela 22 urte, Bertsozale Elkartearen ekimenez, berrargitaratu egin dute. Gaur izan da aurkezpena. "Haren izena bertsolari handien lekuan ageri da beti; ezagutu zutenek miretsi egiten dute. Halere, haren bertsoak ez dira beste batzuenak bezain gogoratuak; haren ateraldiak ere ez dabiltza ahoz aho. Uztapideren izaera nolabait ezkutatu egin da haren izen handiaren atzean. Entziklopediako fitxa bilakatu da" dio liburuan.



"Euskal Herri osoan kantatu zuen gizona, Euskal Herri osoari eskaini nahi izan diogo, denen eskura egon behar duelako denentzat kantatu zuen gizonaren biografia nobelatu honek".


Liburua Uztapide gizonaren bila egindako bidaia bat da "haren alderdi on eta pattalagoak agertuz". Kapitulu laburrekin jositako oihala da liburua. Gauzak luze eta lasai kontatzen zituen gizonaren historia bizkortu nahi lukeen idazkeraz kontatua. Eta, horrekin batera, bertsotan egiteko eta ibiltzeko modu ezberdin baten kronika.


Pako Aristi idazlea.

Argazkiak eta informazio grafikoa: Erein.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu