Finala maiatzaren 28an 2022-05-13

Bizkaiko Taldekakoaren azken kanporaketa gaur Arrigorriagan

Bizkaiko Taldekakoaren azken kanporaketa gaur Arrigorriagan

Bizkaiko Taldekakoaren azken kanporaketa jokatuko da gaur Arrigorriagan, 18:00etatik aurrera. Kantakuneak, Potojorri eta Taketalez taldeek hartuko dute parte eta hiruetako bat zuzenean finaleaurrekoan izango da.
Taldekakoan ohi den gisa, oraingoan ere hiru saio izango ditu, herriko hiru puntu desberdinetan:

    18:00etan Arguia txokoan izango da lehenengo saioa
    19:30ean Elizondo tabernaren aurrean izango da bigarren saioa.
    21:00eta afaria
    22:00etan Arguia txokoan izango da hirugarren, eta azken saioa.


Kanporaketako irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta erabakita geratuko dira, maiatzaren 28an, Larrabetzun jokatuko diren finalaurrekoak.

Larrabetzun egun osoko jaia
Larrabetzukoa egun osoko jaia izango da. Eskolarteko finalak (idatzizkoa eta bat-batekoa) goizean, bazkaria eguerdian, arratsaldean Taldekakoaren 3 finalaurrekoak eta gauen finala Hori Bai gaztetxean. Bazkarirako tiketak bertsosarrerak.eus-en eskuratu daitezke.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu