Arabako Bertsolari Txapelketa - final laurdenak 2022-05-16

Unai Anda irabazle Aramaion eta finalerdiak erabakita

Unai Anda irabazle Aramaion eta finalerdiak erabakita

Arabako Bertsolari Txapelketako azken final laurdena jokatu zen larunbatean Aramaion. Manuel Bendala, Asier Rubio, Oihane Perea, Andere Arriolabengoa, Unai Anda eta Felipe Zelaieta aritu ziren kantuan. Unai Andak lortu zuen finalaurrekoetan zuzenean sailkatzeko txartela eta honela gelditu zen sailkapena:

Unai Anda: 241,5 puntu
Andere Arriolabengoa: 234 puntu
Oihane Perea: 232,5 puntu
Felipe Zelaieta: 227 puntu
Manuel Bendala: 213 puntu
Asier Rubio: 203,5 puntu

Aintzane Irazusta aritu zen gaiak jartzen.

Hiru kanporaketak jokatuta, erabakita gelditu dira Arabako bi finalaurrekoak, maiatzaren 28 eta 28an jokatuko direnak.

Aramaiko bertso hautaketa Bertsoa.eus-en izango da.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza