Hendaian jokatu zen lehen kanporaketa 2022-05-16

Amaia Iturrioz eta Aner Euzkitze finalera, Señora Sariketan

Amaia Iturrioz eta Aner Euzkitze finalera, Señora Sariketan

Larunbatean hasi zen Señora Sariketako bigarren edizioa Hendaian eta baditu lehenbiziko bi finalistak: Amaia Iturrioz urretxuarra eta Aner Euzkitze zarauztarra. Sei bertsolari oholtzan eta Enbata gaztetxea erabat beteta zela egin zen lehenengo saioa. Amaia Iturrioz eta Aner Euzkitzerekin batean, Josune Aramendi, Irati Alcantarilla, Paule Loizaga eta Ekhiñe Zapiain aritu ziren kantuan, Ainhoa Larretxeak gaiak jarrita.
Josune Aramendi Perez
Amaia Iturrioz Etxaniz
Irati Alcantarilla Urdanpilleta
Aner Euzkitze
Paule Loizaga Legarra
Ekhiñe Zapiain Arlegi


Bigarren kanporaketa, Laudion

Bigarren kanporaketa Laudion jokatuko da datorren larunbatean, 21ean, Aiaraldeko faktorian, 18:00etan hasita, eta kantari:
Leire Vargas Nieto
Irati Anda Villanueva
Andere Arriolabengoa Lopez
Ane Beloki Lopez
Ane Labaka Maioz
Sarai Robles Vitas

Gai-jartzen, Amaia Agirre Arrastoa.

Finala, Leitzan da ekainaren 4an. Kanporaketa bakoitzeko bi bertsolari eta ohorezko bi gonbidatu ariko dira finalean kantuan.

Sarrerak, www.bertsosarrerak.eus gunean daude eskuragarri eta bertan ere izango dira.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu