Mintxo Astiz - Aixita Sariketako antolakuntza kidea 2022-05-16
Aixita Sariketak bete du bigarren urtea bertsolaritzaren plazan eta, bi urteotako harrera onarekin, datorren urteari begira jarri da. Irurtzungo Pikuxar elkartea dago atzean, baina antolakuntzan ez daude irurtzundarrak bakarrik. Bertan bizi diren Joana Ziganda, Zigor Gartzia eta Ipe Lizarragaz gain, Sarai Robles eta Mintxo Astiz barañaindarrak ere antolakuntza taldean dira. Astizek eman dizkigu gazte sariketa honen xehetasunak. 2019an sortu zen ideia, pandemiak urtebete atzeratzea ekarrita 2021an jokatu zen lehen edizioa.
Nafarroan gazte sariketa egitea zen helburua, baina, 25-28 urte bueltako gazteena, adin horretakoak jada ez baitira ohiko gazte sariketen zirkuituan sartzen, adin tarte horretan eskaintza behar zela iritzita. Herrialde guztietako bertsolariek parte hartzea eta parekidea izatea ziren beste bi oinarriak. Kokapena, berriz, Irurtzun, "erdigune bat delako, zonalde euskaldunean, Nafarroan: Sakana, Larraul, Basaburua, Imotz, Ultzama... horien denen erdian dago" eta baita antolatzen duen Pikuxar Elkartea ere Irurtzungoa delako.
Egun bakakarreko sariketa da eta iaz Eli Pagolak irabazi zuen. Aurten, Ane Labakak. Mintxo Astizek bertso maila azpimarratu du eta jendea (60-70 inguru) oso pozik gelditu zela. Baita bertsolariak ere. Beraz, lehen bi edizioetako harrera ona ikusita aurrera Aixita Sariketaren hirugarren edizioa antolatzeko hauspoa utzi ditu aurtengoak.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24