Bertsolaritza irratietan 2022-05-16

Bertsoa uhinetan

Bertsoa uhinetan
Hona astero bezela, Euskal Herriko irratsaioen bilduma. Bertsoaz gozatzeko aukera berria.

Bapateko Unibertsoa Arraio irratia

Asier Galarza “Muxi” izan zuten aurreko asteko gonbidatua. Bertsozale elkartearen izenean Madeirara egindako bidaian bertako inprobisatzaileekin izaniko esperientziak ekarri zizkien Arraioko uhinetara. Goxatu !

Bapateko unibertsoa 22-05-09

Potto programa Bilbo Hiria irratian

Apirilaren hasiera eta akabu egunetan izan ziren bi saio aletu zituzten: Mungia eta Algorta. Bertan 6 bertsolari izan ziren kantuan, eta seiren (eta beste batzuen) kantuak ekarri zituzten.
Ibon Larrazabal “Larra”ren aginduetara Mungiako Torrebillela aretoan kantuan izan ziren Onintza Enbeita, Mikel Goiriena, Ibai Amillategi eta Izaro Bilbao; ALBEk antolatutako Algortako saioan (bertso bazkarian), berriz, Saioa Alkaiza eta Amets Arzallus.
On egin

Potto 2022-05-11


(H)ari naizela Ataria irratian

Apirilaren 29an, Lasturren izan zen Gipuzkoako Eskolarteko finala, eta errepasoa eman zioten Danel Etxeberria eta jon Mendiluze bertsolari gazteekin. Bakoitzak bere bizipenen berri eman zuen eta finala eta finala aurreko egunak nola bizi izan zituzten aipatu zuten.
Biekin aritu ziren hitz eta pitz, eta finalean biek ala biek kantatutako zenbait bertsoaldi entzun zituzten elkarrizketaren tarteetan.

(H)ari naizela 22-05-11


Hitza Jolas programa Euskadi irratian

Itziarren, Lasturko tabernan jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari txapelketako aurtengo finala. June Aiestaran izan zen txapelduna. Bada, abiatzear zen II. Señora Txapelketan, txapela ordez, pamela janzteko hautagaiak ere prest dira dagoeneko. Danele Sarriugartek emango zien sariketaren berri. Bertso saioetan estimu handia izaten dute ariketa berriek baina... Ia zer deritzozuen Bergarakoari. Bederatzikoak bestalde, Ipar Euskal Herrian jarraitzen du. Norengana joan ote da?

 
 

Barnean ta kanpoan nolako beroa !
Bertsoaz gozatzeko nolako giroa !

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu