'rr #5 marrak' 2022-05-17

"Garaiaren erradiografia mugitu bat" hitzez eta bertsoz

"Garaiaren erradiografia mugitu bat" hitzez eta bertsoz

Maialen Lujanbio rr 5# marrak. Garaiaren erradiografia mugitu bat emanaldia eskaintzen ari da. Hitz eta bertso errezitaldia da. Azpeitiako San Agustin kulturgunean eskaini zuen martxoan eta Bilbon Bira Kulturgunean joan den astean.

Gaur Iruñeko Laban eskainiko du emanaldia eta beste hiru ere aurreikusten ditu zikloak, Larrabetzun maiatzaren 26an, Zarautzen maiatzaren 29an eta Gasteizen ekainaren 9an, Oihanederren.

Jatorriz, 2018an eskaini zuen Maialen Lujanbiok lehen aldiz ‘rr’ emanaldia. «Emanaldia espirituz oso bertsolariaren ikuspuntutik egina da; inguruaren, momentuaren, irakurketa bat. Hori bertsotan astero egiten duguna da, leku batera joan eta hango berri, momentuaren berri, munduaren berri eta leku txiki horren berri, dena nahastuz, han momentuan eman. Espirituz hori da, garaiaren eta inguruaren kontaketa, irakurketa, delirio bat. Forma aldetik, berriz, hitzekin eraikia dago ia erabat, kantuz eta hitz lauz, eta pieza guztiak ez dira bertsotan, beste izaera batzuk ere badauzkate», azaldu du bertsolariak, www.naiz.eusen.

Emanaldiek oinarri bera izango dute, baina baita aldaerak ere. «Pentsatzen dut bi emanaldi igoal-igoalak ez ditudala egingo. Oinarri bat bera izango da eta gauza batzuk desberdinak izango dira aldiero. Baina denak izango dira marrak oinarri horren gainean». Hortik emanaldiaren izenburua, ‘rr #5 marrak’.

Emanaldiak ‘rr’ du izena. «Hasieran lurrikararen, krakatekoarekin, mugimenduaren hotsa irudikatzeko ahalegin bat zegoen izen horren atzen. Eta bazeukan beste esanahi bat ere: praktikan ‘rr’ hori bokalik gabe doa, idatzian. Nola ahoskatzen da? Bakoitzak bere era ahoskatzen du eta zein da esateko modu zuzena? Irakurketa hori ere badago, baina lotuago dago dardararen, lurrikararen ideiarekin», adierazi du Lujanbiok.

 

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu