Bihar izango da jaialdia, 20:15etan Abaroa parkean 2022-05-19

Iparraldeko Haizeak ekimeneko bertso plaza berreskuratu da Lekeition

Iparraldeko Haizeak ekimeneko bertso plaza berreskuratu da Lekeition

Pandemiaren ondoren, beste leku askotan bezala jaialdi berri bat berreskuratu da Lekeition. Iparraldeko Haizeak ekimenaren baitako bertso jaialdia. Bi urteetako etenaren ondotik aurten ere jaialdi ederra antolatu dute, hiru eguneko egitarauaren abieran. Sustrai Colina, Oihana Bartra, Amets Arzallus, Aissa Intxausti eta Xabat Galletebeitia kantuan eta Jon Akarregi gai jartzaile lanetan.

Saioa, Abaroa parkean izango da arratsaldeko 20:15etan, eta euria balitz, Ikusgarri zineman.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza