Domekan, Markina-Xemeinen 2022-05-19

Bizkaiko bertso munduko emakumeen* I. topaketa arrakasta handiz dator. Hirurogei emakumek eman dute izena egun pasarako. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatutako ekimena da eta helburua da bertsoaren inguruan dabiltzan emakumeak batzea eta saretzea. Bizkaiko Bertsozale Elkartea oso pozik dago parte hartze aldetik izan duen erantzunarekin. Kopuru altuaz gain, azpimarratu du bertso munduko eremu eta belaunaldi ezberdinetako emakumeak elkartuko direla domekan Markina-Xemeinen: puntako bertsolariak, gazteak, gai-jartzaileak, epaileak, bertsozaleak, antolatzaileak... Parte hartze zabaltasun hori lortzea zen erronketako bat, eta baita lortu ere. Dagoeneko izen ematea itxita dago.
Poteoa, bazkaria eta bertso saioa
Egun osoko topaketa izango da eta ez da bertsorik faltako. Goizean, poteo girotua izango da, bakaria gero eta bertso saioa ondoren. Bertsolariak: Maider Altuna, Iruri Altzerreka, Miren Amuriza, Janire Arrizabalaga, Oihana Bartra, Izaro Bilbao, June Diaz, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti, Enare Muniategi, Jone Uria Albizuri. Gai-jartzaileak: Maite Berriozabal, Ainhoa Urien eta Maddi Zabalo.

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28