'Uztapide plazara' ekimena 2022-05-20

Manuel Olaizola Uztapide gazteengana hurbiltzeko Uztapide plazara ekimenaren azken ekitaldia izango da igandean Zestoan: txapeldunen bertso saioa. Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Xabier Amuriza ariko dira, kiroldegian, 18:00etan hasita.
Astean zehar hainbat ekitaldi egin dira Uztapide gogoratzeko: Pako Aristiren Nire Uztapide liburuaren aurkezpen musikatua, Uztapideren bertso ibilerak Arroa inguruan txapelketetako entrenatzeko eta Uztapideren prosari buruzko hitzaldia Xabier Amurizaren eskutik.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza