Larunbatean jokatu zen Arantzan 2022-05-23
Arantzako Aterpean jokatu zen larunbatean 36. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Nafarroako Bertso Eskolen Topaketen baitan. Zazpi bertsolari aritu ziren kantuan: Antton Ciriza Saragueta (Iruñea), Beñat Astiz Isasi (Barañain), Eki Mateorena Zozaia (Leitza), Larraitz Goikoetxea Zuriarrain (Altsasu), Manex Leone Baraibar (Iruñea), Olatz Bados Ganuza (Olazti) eta Xabier Elizalde Soto (Iruñea). Ainhoa Larretxeak aurkeztu zuen saioa, eta Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Julen Zelaieta aritu ziren epaile lanetan.
Beñat Astiz Barañaingo bertsolaria irabazi du txapela eta Eki Mateorena leitzarra gelditu da bigarren. Biak izango dira Nafarroako ordezkariak Euskal Herriko finalean.
Bertsolari barañaindarrak Eneko Fernandez Bortzirietako Bertso Eskolako kidearen eskutik jaso zuen txapela. Beste sari bat ere izan zen Nafarroako Eskolarteko Txapelketan, "Oinak buruan" saria. Kasu honetan, Eki Mateorenak irabazi zuen sari hori. Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eman zion garaikurra.
Bertso Eskolen Egunaren baitan
Nafarroako Bertso Eskolen Topaketen barruan ospatu zen Eskolarteko Txapelketa. Nafarroako haur eta gaztetxoen Bertso Eskoletako 60 lagun inguru elkartu ziren Arantzan, eta asteburu osoko egitarauaz gozatuko zuten.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24