Gasteizen jokatu zen larunbatean 2022-05-23

Maddi Agirrek irabazi du Arabako Eskolartekoa

Maddi Agirrek irabazi du Arabako Eskolartekoa

Larunbatean jokatu zen 14-18 urte bitarteko Arabako Eskolarteko Txapelketa Gasteizko Federico Garcia Lorca aretoan. Irati Martinez, Maddi Agirre, Eukene De los Aires, Samuel Rodriguez, Hegoi Amabizka, Sabin Abarrategi, Gari Arexolaleiba eta Danel Herrarte aritu ziren kantuan. Maddi Agirrek irabazi zuen eta Danel Herrarte gelditu zen bigarren. Biak Euskal Herriko finalean izango dira Iurretan, ekainaren 18an.

Aurretik, 14 urtetik beherako txikien idatzizko eta bapateko bertsolari gaztetxoenen topaketa egin zen areto berean.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza