Finala Hori bain, 22:00etan 2022-05-24

Bizkaiko Taldekako Txapelketa azken txanpara heldu eta zapatuan jokatuko dira finalaurrekoak eta finala Larrabetzun. Bederatzi talde arituko dira: Kantakunek Laukijjek, Beethovenen belarriak, Koipelustreak, Urruxarrak, Poto Baptist School, Zornotzako Bertso Oskola, Akerbeltzen antxumak eta Far Westeko Bertsolariak taldeak.

Bederatzi taldetik hiru finalera
Finalaurrekoak, kanporaketa fasean bezala, hiru saiotara jokatuko dira, herriko hiru puntu desberdinetan. Saioko irabazleak pasako dira finalera. Finala, Hori Bain izango da, 22:00etan hasita.
Goizean, Bizkaiko Eskolarteko finala
Azken alditan ohi bezala, Bizkaiko Taldekakoa eta Bizkaiko Eskolarteko finala egun berean jokatuko dira aurten ere. Goizean Eskolartekoa, 10:00etan hasita, eta arratsalde zein gau partean Taldekakoa. Sarrerak: www.bertsosarrerak.eus gunean.

EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza