Larunbatean jokatu zen Algortan 2022-05-24

A ze gazte sariketako bigarren edizioa jokatu zen larunbatean Algortan. 12 bertsolari gaztek hartu zuten parte eta Xabat Illarregi leitzarrak irabazi zuen, Ane Zuazubiskarrekin buruz burukoa jokatuta. Hiru kanporaketa egin zituzten arratsaldean eta finala gauean Azebarri elkartean.

Imanol Uria, Ane Zuazubiskar Xabat Illarregi, Aitor Etxebarriazarraga, Asier Alcedo, Haizea Arana, Joanes Illarregi, Irati Alcantarilla, Ander Ucelay, Aritz Landeta, Gorka Pagonabarraga eta Josune Aramendi aritu ziren kantuan, kanporaketetan. Finalean, Xabat Illarregi, Ane Zuazubiskar, Joanes Illarregi, Irati Alcantarilla, Gorka Pagonabarraga eta Imanol Uria.

Publiko aldetik ere oso harrera ona izan zuen sariketak, bai kanporaketan eta bai finalean.


EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza