Señora Sariketa - finala leitzan ekainaren 4an 2022-05-26

Erika Lagoma eta Uxue Fernandez aurtengo ohorezko bi 'señorak' finalean

Erika Lagoma eta Uxue Fernandez aurtengo ohorezko bi 'señorak' finalean
Amaia Iturrioz, Aner Euzkitze, Ane Labaka eta Sarai Robles dira beste lau finalistak, kanporaketetan sailkatuta. Kataluniako glosadoreak ere hartuko dute parte, agurretan.

Señora Sariketako finala osatuta gelditu da. Iazko bideari jarraiki, lau bertsolari sailkatu dira kanporaketa bidez eta beste bik ohorezko señora gisa kantatuko dute, antolakuntzak izendatuta, bertsolaritzan egin duten bidearen esker onez. Onintza Enbeita eta Amaia Agirre izan ziren iaz. Erika Lagoma eta Uxue Fernandez izango dira aurten. Hala iragarri antolakuntzak, twitter bidez. Kanporaketa bidez sailkatuak: Amaia Iturrioz, Aner Euzkitze, Ane Labaka eta Sarai Robles dira. Hendaian eta Laudion kantatutako lehen bi sailkatuak dira lauak.

Glosadore katalanak, finaleko agurretan
Aurtengo Señora Sariketako finalak gonbidatu gehiago ere izango ditu: glosadore katalanak. Emakumezko glasadore talde bat etorriko da Kataluniatik eta horietako hiruk agurretan kantatuko dute. Aurora Brullet, Laia Pedrol eta Berta Llos ariko dira kantuan.

Finala ekainaren 4an, Leitzan
Señora Sariketako finala ekainaren 4an izango da Leitzan, herri aretoan, 17:00etan. Sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus gunean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza