Araian eta Izarran 2022-05-27

Arabako Txapelketako bi finalerdiak larunbatean eta igandean

Arabako Txapelketako bi finalerdiak larunbatean eta igandean
Larunbatean Araian: Andere Arriolabengoa, Asier Otamendi, Felipe Zelaieta, Maddi Agirre, Oihane Perea eta Unai Anda. Andre Mari aretoan, 17:30etan

Arabako Bertsolari Txapelketako bi finalerdiak jokatuko dira asteburuan Araian eta Izarran. Irabazleak zuzenean finalera pasako dira, eta beste lauak puntuazioz.

Bihar, larunbata, Araian izango da lehenengo hitzordua, Andra Mari aretoan, 17:30etan hasita. Kantuan honako seikotea:

    Andere Arriolabengoa Bengoa - Aramaio
    Asier Otamendi Alkorta - Gasteiz
    Felipe Zelaieta Txurruka -Gasteiz
    Maddi Agirre Epelde - Gasteiz
    Oihane Perea Perez de Mendiola - Zalduondo
    Unai Anda Delika - Ametzaga

Gai emailea Eli Plazaola Zubizarreta izango da.


Igandean Izarran

Izarrako kultur etxean jokatuko da bigarren finalerdia, 17:30ean hasita. Honako sei bertsolari hauek ariko dira kantuan:

    Iñaki Viñaspre Simon - Abetxuku
    Manex Agirre Arriolabengoa - Aramaio
    Paula Amilburu Izargarai - Aramaio
    Peru Abarrategi Sarrionaindia - Aramaio
    Rikardo Gonzalez de Durana Alzola - Oreitia
    Xabi Igoa Eriz - Aramaio

Gai emailea Olatz Santocildes Martinez izango da.



Eskarmentua eta gaztetasuna

Eskarmentua eta gaztetasuna uztartuko dira Arabako finalerdietan. Batetik, azken urte luzeetako txapeldunak daude 12ko taldean: Asier Otamendi, Oihane Perea (egungo txapelduna), Manex Agirre eta Iñaki Vinaspre. Bertsolari berriena, berriz, Maddi Agirre, Eskolarteko txapela irabazi berria Araban eta iaz Euskal Herrikoan txapeldunorde. Arabako finalean kantatuak dira beste asko: Xabi Igoa, Peru Abarrategi, Rikardo Gonzalez de Durana, Andere Arriolabengoa...

Finala ekainaren 11an izango da, Gasteizen.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa